Euskotrenek Donostiako Aste Nagusian berriro ere 250.000 pertsonen muga gainditu du
Bigarren urte jarraian, Euskotrenek 250.000 bidaiari gaindituko ditu eta iazko errekor historikoa gainditzeko ia mila pertsonetara geratu. Lehen asteburuko euriak eta azken eguneko gautik aurrera Hendaiako geltokia itxi beharra egoteak, errekor berri bat lortzea ekidin dute.
Halere, Donostiako Aste Nagusian zehar eskainitako zerbitzuaren balantzea oso ona izan da, aipatu beharreko inolako jazoerarik gabe, beraz enpresak hori eskaintzeko egiten duen esfortzu handiak bere saria izan du.
Lehen asteburuko bidaiarien jaitsieraren ondoren, zenbakiak berreskuratzen joan dira asteazkenean, abuztuaren 14an, ia 40.000 lortu arte (hain zuzen ere, 39.855). Azken hau eguneko errekor kopurua bai izan dela. Ostiralean, abuztuaren 16an, eta larunbatean, abuztuaren 17an, jende asko egon diren bi egun ere izan dira. Azken egunak, Hendaiako geltokiaren ixteak eraginda, erabiltzaileen jaitsiera erregistratu du.
Geltokiak direla eta, Amara, logikoki, gehien erabili dena izan da, izan ere jaietan zehar trena erabili duten pertsonen gehiengoaren helmuga izan da. Jatorriko geltokiak baliogabetze kopuru handienekin honako hauek izan dira Hendaia (25.413 erabiltzaile – guztiaren %20,2a), Lasarte-Oria (14.295 - %11,4), Irun (11.760 - %9,4), Galtzaraborda (5.415 – %4,3) eta Zarautz (5.368 - %4,3).
Euskotrenek eskerrak eman nahi dizkie erabiltzaileek zerbitzuen erabileran izan duten gizalegezko jokabideari, bai langileei, bai trenei eta higigarriei dagokienez eta baita gainerako bidaiariei ere.