Aldaketak Bilbao-Leioa-Getxo autobus linean, Athletic Club-C.D. Alaves partiduaren ondorioz

Entradilla

Aldaketak Bilbao-Leioa-Getxo autobus linean, Athletic Club-C.D. Alaves partiduaren ondorioz

Body

Datorren igandean, 2019ko irailaren 22an, aldaketak sartuko dira A3414 Bilbo – Leioa – Getxo (Artxandako tuneletik) lineako autobus zerbitzuan, 18:30etatik aurrera San Mamesen Athletic Club – C.D. Alaves taldeek partidua jokatuko dutelako. 

Sartuko diren aldaketak hauek izango dira:

• 16:40tik 21:40ra, autobusek Kale Nagusia 74ko geralekuan amaituko dituzte Getxotik eta Leioatik datozen ibilbideak. Horrez gain, Bilbotik Leioarantz eta Getxorantz doazen zerbitzuak Kale Nagusia 63tik abiatuko dira. Geraleku horretako irteerak burualdeko geralekuan ezarritako ordua baino 10 minutu geroago izango dira. 16:40ko irteera 16:50ean izango da, eta horrela jarraituko da 21:50era arte. 22:30eko autobusak, Leioan azken helmuga izango duena, ibilbidea Luis Briñasen hasiko du.

• 16:40tik 21:40ra bitartean, Luis Briñaseko zerbitzua berriro martxan jarriko den unea, geraleku hori zerbitzurik gabe geratuko da erabiltzaileak igotzeko eta jaisteko.

js-tarifas