Autobusak / Gipuzkoa

Entradilla

Autobusak / Gipuzkoa: urriaren 13an aldaketak zerbitzuan Donostian kirol-proba bat dela eta

Body

Donostian “Hiru hondartzetako krosa” egingo denez, Euskotrenek Zumaia-Donostia UK09 eta UK11 garraiobideen autobus-zerbitzua aldatuko du, urriaren 13ko goizean, igandea. 

Aldaketak bi lineetako autobusetan, Donostiako irteeretan, egingo dira.

Zumaia-Donostia UK09 linean (N-634), 10:00 eta 11:00ean Donostiatik irteten diren autobusak Urbieta eta Antxo Jakituna kaletik igaroko dira, gero saihesbidetik jarraitzeko. Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitateak, Matia eta Errotaburuko geldialdiak bertan behera utziko dira. 

Beste aldetik, Zumaia-Orio-Donostia UK11 linean (AP-8), 10:00etan Donostiatik irteten den autobusa ere Urbieta eta Antxo Jakituna kaletik igaroko da, gero saihesbidetik jarraitzeko. Kasu honetan, Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitateak eta Matia geldialdiak bertan behera utziko dira. 

Kontrako norabidean (Donostiara sarrerak), bi lineetan ohiko bidea egingo da.

Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefonoa: 944 333 333. Webgunean ere informazioa lor dezakete (www.euskotren.eus), baita Twiterren ere (@euskotrenEJGV).

js-tarifas