Autobusak / Gipuzkoa

Entradilla

Autobusak / Gipuzkoa: aldaketak Eibarren maiatzaren 2an eta 3an

Body

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, datorren maiatzaren 2an (larunbata) eta 3an (igandea) Eibarren autobusen zerbitzua aldatuko du.

Eibarko erdigunea datorren larunbatetik (maiatzaren 2tik) 15:00etatik, igandeko (maiatzaren 3ko) 22:00ak arte oinezkoentzako bihurtuko da. Hori dela eta, DB02 Ermua-Donostia (AP-8) eta DB04 Mallabia-Ondarroa Lurraldebus lineetako autobusak saihesbidetik ibiliko dira.

Aldaketa hori dela eta, aipatutako aldian, honako geraleku aldaketak egongo dira:

· Ermua-Donostia (AP-8) DB02 linea. Untzagako geralekua lekuz aldatuko da eta Taxi geralekuaren aurrean egingo da. Horrez gain, Bidebarrietako geralekua kendu egingo da.

· Mallabia-Ondarroa DB04 linea. Untzagako geralekua lekuz aldatuko da eta Taxi geralekuaren aurrean egingo da.

Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefonoa: 944 333 333. Webgunean ere informazioa lor dezakete (www.euskotren.eus), baita Twitterren ere (@euskotren).

js-tarifas