Euskotrenek gaitzetsi egiten du langile batek Zurbaranbarrin jasandako erasoa
Euskotrenek gaitzetsi egiten du Konpainiaren Lineako Agente batek azaroaren 7an, larunbata, jasandako erasoa Bilboko Metroaren 3. lineako Zurbaranbarriko geltokian.
Pertsona batek eraso egin zion langileari, maskararik ez eramateagatik. Gizonak, kolpatzeaz gain, labana batekin mehatxu egin zion. Gertatutakoaren berri izan ondoren, Euskotrenek bere postuan ordezkatu zuen erasoa jasan zuen langilea. Trenbide-ikuskatzaile batek Mutuara lagundu zion, eta bertako profesionalek artatu zuten.
Erasoaren berri eman zitzaion Euskal Trenbide Sarea-Red Ferrovial Vasca (ETS) erakundeari, eta Ertzaintzarekin harremanetan jarri zen, polizia-ikerketa hasteko. Gainera, Euskotrenek salaketa jarriko du epaitegietan.
Erasoaren berri eman zitzaion Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca (ETS) sozietateari, eta hau era berean Ertzaintzarekin harremanetan jarri zen, zegokion polizia-ikerketa abiarazteko. Horrez gain, Euskotrenek dagokion zigor-arloko salaketa jarriko du epaitegian.