Autobusak/ Gipuzkoa: ibilbide aldaketak Urola Kostako lineetan

Entradilla

Euskotrenek igandeetan eta jaiegunetan autobusen ibilbidea aldatuko du Kontxako pasealekua trafikora itxi egingo delako 

Body

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak, igande eta jaiegunetan Urola Kostako autobusen ibilbidea aldatuko du, Donostiatik igarotzean, Kontxako pasealekua itxi egingo dutelako, oinezkoentzako eta txirrindularientzako leku gehiago eskaintzeko eta pilaketak saihesteko.

Euskotrenek Urola Kostan kudeatzen dituen lineak (UK09 eta UK10) ez dira Kontxako pasealekutik igaroko igandeetan eta jaiegunetan; oinezkoentzat eta bizikletentzat egokitu delako eta COVID-19a kutsatzea erraztuko duten pilaketak saihesteko asmoz. 

Nahiz eta autobusek 9:00etatik 19:00etara beste ibilbide bat egingo duten, aldaketa horrek geraleku bakar bati eragingo dio, zehazki, San Martin kalean dagoenari, izan ere Zumaiatik datozen zerbitzuetan kendu egingo da. Gainerako geralekuak, Donostiatik zein Zumaiatik irteten diren zerbitzuetan, ez da aldaketarik egongo.

Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefonoa: 944 333 333. Webgunean ere informazioa lor dezakete (www.euskotren.eus), baita Twitterren ere (@euskotren).

js-tarifas