Durangoko Azoka

Entradilla

Zerbitzu berezia 'Durangoko Azoka' dela eta

Body

Abenduaren 4a, 5ea, 6an eta 8an arratsaldez E1 lineako ohiko zerbitzua tren bereziekin indartuko da Durangotik eta Durangora horrela joan-etorriak errazteko.

•    Matiko – DURANGO – Zaldibar:  goizetan jaiegunetako ohiko zerbitzua mantenduko da, aldiz arratsaldez trenak ordu erdiro eskainiko dira. 

•    Zaldibar – DURANGO – Matiko:  Trenek arratsaldez ere ordu erdiro zirkulatuko dute, aldiz goizetan zerbitzua orduro egongo da, errefortzuren batekin.

•    Lezama – DURANGO:  Lezamatik Durangora tren bereziak irtengo dira (trena aldatu gabe). Geldialdia ohiko geltokietan egingo dute. 

Zerbitzu berezi honen helburua azokara joateko garraio publikoaren erosotasun-aukera bermatzea da eta, aldi berean, bisitariak trenetan banatu ahal izatea, pilaketak saihesteko ahal den neurrian. Ildo horretan, Euskotrenek gogorarazten du autobabeserako osasun-neurriek, hala tren-instalazioetan nola trenetan, indarrean jarraitzen dutela, hala nola, maskara nahitaez erabiltzea eta eskuak garbitzea. Covid-19ari buruzko informazio gehiago, hemen.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia erabil dezakete. Horrez gain, geltokietan eta geralekuetan Euskotrenen langileei galde diezaiekete. Konpainiaren www.euskotren.eus webgunean, Twiterreko @euskotren kontuan eta APP ofizialean ere jaso dezakete informazioa
 

js-tarifas