Trena E2 (maiatzak 26, 27 eta 28): zerbitzu berezia Pasaiako 'Itsas Festibala' dela eta
Maiatzaren 26an, 27an eta 28an Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du Pasaian ospatuko den 'Itsas Festibala' programazioko kontzertuak amaitu ondoren joan-etorriak errazteko.
Hiru egunetan, zirkulazio berezia izango da Herreratik - jai-esparrutik gertuen dagoen geltokia- Amarara eta Hendaiara. Larunbatetik iganderako gauean ohiko gaueko zerbitzua mantenduko da, eta bi errefortzu-tren gehiago gehituko zaizkio.
Euskotrenek trenean joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan nahitaez maskara erabili behar dela.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotren kontua ere.