Autobusak

Entradilla

Autobusak Bizkaia: ibilbide aldaketa Leioako jaiak direla eta

Body

"Leioako jaiak" direla eta, ekainaren 17,18,19,20,23,24,25 eta 26an, Udalak kale batzuk moztuko ditu, eta, ondorioz, A3471/A3472 Getxo - Gurutzeta eta A3414 Bilbo – Getxo (autobidez) lineetako autobusen ibilbideak aldatuko ditu. Honako aldaketa hauek izango dituzte:

  • Ekainaren 17ko 15:00etatik ekainaren 20ko 08:00etara Leioako erdigunea trafikora itxita egongo da etenik gabe. Elexalde eta Ondiz zerbitzatu gabeko geralekuak. Ordezko geralekua Luis Libano.
  • Ekainak 23, osteguna: Trafikoa 18:00etatik ekainaren 24ko 08:00etara bitartean eten egingo da.
  • Ekainak 24, ostirala: Trafikoa 19:00etatik ekainaren 25eko 08:00etara bitartean eten egingo da.
  • Ekainak 25, larunbata: Trafikoa 18:00etatik ekainaren 26ko 08:00etara bitartean eten egingo da.
  • Ekainak 26, igandea: Trafikoa 17:00etatik 23:00etara bitartean eten egingo da.


Jaiegun bakoitzeko aipatutako ordutegietan, Leioako udalerriari dagokionez, Kontserbatorioan eta Luis Libanon baino ez da geldialdirik egingo. Beraz, ez dira Ondiz eta Elexaldeko geralekuak egingo.


Ekainaren 23an, ostegunean, 19:00etatik 21:00etara bitartean, ez da Luis Bilbao Libano eta Kontserbatorioko geralekurik egingo.
 

js-tarifas