Bilboko tranbia (abuztuak 15): zerbitzu berezia Athletic – Mallorca partida dela eta
Euskotrenek Bilboko tranbian astelehenean, abuztuaren 15ean, zerbitzu berezia eskainiko du Athletic – Mallorca partida dela eta
Astelehenean, abuztuak 15, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du Athletic Club – RCD Mallorca partidarako. Partidaren amaieran, mozketa partziala egongo da, 19:20tik 19:50era bitartean, gutxi gorabehera, Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planaren barruan sartuta dagoena.
San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia 15 minutuz behin ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (16:28 h eta 17:13 h).
Partidaren ostean, irteera modu egokian egiteko, 19:20tik 19:50era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko
Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen da. Euskotrenek garraio publikoetan musukoaren erabilera derrigorrezkoa dela oraindik gogorarazten du.
Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete, edota Twitterreko @euskotren gunean eta Euskotrenen APP ofizialean