Euskotrenek urriaren 15ean eta 22an, larunbatak, trenen gaueko zerbitzua indartuko du Durangoko jaiak direla eta
Durangoko San Fausto jaiak direla eta, Euskotrenek urriaren 15ean eta 22an, larunbat gauean, trenen zerbitzu berezia eskainiko du.
Arratsaldeko azken orduko zerbitzua, 20:52tik 23:22ra, Matikotik Durangora indartuko da, 30 minutuko maiztasunarekin. Larunbatetik iganderako gauean, ohiko gaueko zerbitzua indartuko da eta orduro tren-zirkulazioak egingo dira.
Elgoibartik Durangora arratsaldeko zerbitzua ohikoa izango da, trenak orduro izango dira eta Trañatik Matikora errefortzuak ezarriko dira. Gauean, trenak ere izango dira orduro.
Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan maskara nahitaez erabili behar dela.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, eta eskura dute twitter-eko @euskotrenen kontua ere.