Autobusak

Entradilla

Autobusak: Euskotrenek Bizkaiko eta Gipuzkoako zerbitzuak aldatuko ditu abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean.

Body

Euskotrenek autobus zerbitzuak aldatuko ditu abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean, Gabon-gau, Eguberri-egun, Urtezahar-gau eta Urteberri-eguneko ospakizunak direla eta.

Ordutegia Gabonetara moldatzeko, abenduaren 24 eta 31 gauean Euskotrenek lehenago amaituko du zerbitzua bere autobus-linea guztietan. Horretaz gain, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ere aldaketak egongo dira zerbitzuan.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

- Bizkaian emandako zerbitzuak, Bizkaibus sisteman integratuak: web gunea. Bizkaibusen APP ofiziala. Telefonoa: 946 125 555. Twitter: @Bizkaibus.

- Gipuzkoan emandako zerbitzuak, Lurraldebus sisteman integratuak: web gunea. Lurraldebusen APP ofiziala. Telefonoa: 900 300 340. Twitter: @Lurraldebus.

- Euskotren Autobusa zerbitzuak: Tren + Bus zerbitzu konbinatua Usansolo/Galdakaoko Ospitalera, Tren + Bus zerbitzu konbinatua Zamudioko Parke Teknologikora eta Larreineta funikularra-Zugaztieta zerbitzu konbinatua. Informazio gehiago: Telefonoa 944 333 333; Twitter: @euskotren.

js-tarifas