Bilboko eta Vitoria-Gasteizko tranbien zerbitzua aldatu egingo da Inauteriak direla eta
Inauterietako desfileak direla eta, Euskotrenek tranbien zirkulazioa partzialki etengo du, bai Bilbon bai Gasteizen.
BILBOKO TRANBIA
Arriaga – Pío Baroja tartean mozketa desberdinak programatu dira:
Ostirala, otsailak 17: 10:30etatik 11:30era.
Larunbata, otsailak 18: 16:30etatik 19:30era.
Asteartea, otsailak 21: 19:30etatik 20:30era.
Gainerako zerbitzuen maiztasunari ere eragingo dio. Bolueta eta Arriaga artean 15 minutuan behin ibiliko da, eta Pio Baroja eta La Casillaren artean, 12 minutuan behin.
VITORIA – GASTEIZKO TRANBIA
Euskotrenen zerbitzuak eragina izango du larunbatean eta igandean Angulema – Legebiltzarra tartean honako mozketekin:
Larunbata, otsailak 18: 17:30etatik 22:00etara.
Igandea, otsailak 19: 11:30etatik 15:30era.
Gainerako zerbitzuak ohi bezala ibiliko dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333, www.euskotren.eus