ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena: zerbitzu gehigarriak Durangoko '40 minutu rock' jaialdia dela eta

Body

Euskotrenek trenen zerbitzua indartuko du Durangoko '40 Minutu Rock' jaialdia dela eta. 

Larunbatean, otsailaren 25ean, Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu egunez eta gauez, Durangoko '40 Minutu Rock 'jaialdia dela eta joan-etorriak errazteko.

Jaialdira joateko joan-etorriak errazteko, otsailaren 25eko goizean, 9:52tik 12:52ra bitartean, bi tren ibiliko dira orduro Matiko eta Durango artean. Gainerako egunean, zerbitzua larunbatetako ohikoa izango da.

Gauean zerbitzua berriz indartuko da Durangotik Matikora ordubeteko maiztasuna eskaintzeko. Tren berezi hauetakoren batek Sondikara arte luzatuko du bere zerbitzua, bertan ospatuko baita asteburuan Inauteria. 

Zerbitzu berezien helburua garraio publikoaren alternatiba eroso bat eskaintzea da jaiaz gozatzeko eta, aldi berean, erabiltzaileak tren ezberdinetan banatu ahal izatea erraztea. Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu die trenez joango direnei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 informazio-telefonoa, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokiak eta Twitterreko @euskotren kontua dituzte eskura.
 

js-tarifas