Bilboko Tranbia / Metroa L3 / Autobusak Bizkaia (apirilak 4): zerbitzua indartuko da Athletic – Osasuna partida dela eta.
Asteartean, apirilak 4, San Mamesen 21:00etan ospatuko den Athletic Club – C.A. Osasuna partida dela eta, Euskotrenek tranbia eta L3 Metro zerbitzu berezia eskainiko du.
L3 METROA
Partidaren ondoren zerbitzua indartuko da L3n. Azken irteerak norgehiagokaren iraupenaren araberakoak izango dira; izan ere, luzapena edo penaltiak badaude, zerbitzua behar den denbora atzeratuko da.
TRANBIA
San Mameserako joan-etorria errazteko, tranbia 12 minuturo ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, Pio Barojatik Ospitalerako errefortzu irteeraren batekin (19:52 eta 20:28). Tranbia-zerbitzua ere partidaren ondoren egongo da, bai ohiko orduan amaitzen bada, bai luzapenarengatik eta penaltiengatik luzatzen bada.
Partidaren ondoren, 22:50ean, zerbitzuaren ohiko etenaldia egingo da La Casilla eta Euskalduna artean, bertaratzen den jendea bertatik ateratzeko. Etete hori Bilboko Udalarekin koordinatutako Udaleko Larrialdi Planaren barruan dago, eta, beraz, tarte horretako ibilbideari zirkulaziorako baldintza egokienak berrezartzen direnean berrekingo zaio. Nolanahi ere, San Mameseko geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, garraioetara sartzeko prozedura errazteko.
Erabiltzaileek 944 333333 informazio telefonoa, www.euskotren.eus web orria, Twitterreko@euskotren kontua eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.
AUTOBUSA A3414
19:00etatik eta zerbitzua amaitu arte, Bilbo – Leioa – Getxo autobus linean (Artxandako tuneletik doana) Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko dira.
Horrez gain, Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Gran Via 79tik (viajes Ecuador) abiatuko dira. Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira. Horrela, 19:00etako irteera 19:10ean izango da eta horrela 22:30era arte. Autobus hori Getxoraino joango da.
Informazio gehiago:
Twitter @bizkaibus tel.: 94 612 55 55 eta APP ofiziala
Beraz, 19:00etatik zerbitzua amaitu arte, ez da zerbitzurik eskainiko Luis Briñasen dagoen bidaiariak igotzeko eta jaisteko geralekuan.