ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E1/E2/E5 (maiatzak 2): zerbitzu berezia Real Sociedad – Real Madrid partidarako

Body

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, tren-zerbitzua indartuko du Real Sociedad – Real Madrid futbol partidarako joan-etorriak errazteko. Partida hau asteartean, maiatzak 2, 22:00etan Reale Arenan jokatuko da. Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Hendaia, Altza, Lasarte-Oria eta Zumaiara joateko.

Zerbitzu berezi horren helburua partidara joateko garraio publikoaren aukera eskaintzea da eta, aldi berean, zaleak tren desberdinetan ere banatu ahal izatea.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean, www.euskotren.eus webguneko ordutegi bilatzailean eta @euskotren twitter gunean ere.

js-tarifas