ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Tren E1/E2/E5 (maiatzak 13) zerbitzu berezia Real Sociedad- Girona partidarako 

Body

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, tren-zerbitzua indartuko du Real Sociedad – Girona futbol partidarako joan-etorriak errazteko. Partida hau larunbatean, maiatzak 13, 14:00etan Reale Arenan jokatuko da. Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Hendaia, Altza, Lasarte-Oria eta Zumaiara joateko.

Zerbitzu berezi horren helburua partidarako joan-etorriak burutzeko garraio publikoaren aukera eskaintzea da eta, aldi berean, zaleak tren desberdinetan ere banatu ahal izatea.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean, www.euskotren.eus webguneko ordutegi bilatzailean eta @euskotren twitter gunean ere.
 

js-tarifas