Trena E2 ( uztailak 4): trenen zerbitzu berezia Donosti Cup-aren inaugurazioa dela eta
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mendeko sozietate publikoak, bere tren zerbitzua indartuko du bi trenekin, itzulerako joan-etorriak errazteko, uztailaren 4an Reale Arenan (21:30ean) egingo den Donostia Cup-aren inaugurazioaren ondoren.
Bi tren gehigarriak 23:20an Anoetako geltokitik irtengo dira, bat Hendaiarako noranzkoan eta bestea Lasarte – Oriarantz.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefonoa dute eskura. Informazioa ere Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan jaso dezakete, baita aplikazio ofizialean, www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean eta twitterren honako helbide honetan @euskotren.