Autobusak Bizkaia (uztailak 30):aldaketak zerbitzuan GETXOKO OTXOA ANAIAK MEMORIALAren ospakizuna dela eta
Datorren uztailaren 30ean Punta Galea txirrindularitza elkarteak antolatzen duen 78. Getxoko Zirkuituaren ospakizuna dela eta zerbitzuan honako eragin hauek izango dira:
A3414 BILBO-GETXO
12:00ak eta 17:00ak bitartean linea honek ezin izango du zerbitzurik eman Maidagan eta Artaza (Suhiltzaileak) bitarteko geralekuetan, bai zentzu batean zein bestean.
- Eragina izango duten irteerak Bilbotik: 12:40tik 15:40ra bitartekoak.
- Eragina izango duten irteerak Andra Maritik: 12:40tik 16:40ra bitartekoak.
A3411 BILBAO-AZKORRI
Linea hau eten egingo da probak eragiten dion bitartean.
- Azkenengo irteera Zabalgune plazatik (Bilbo) 11:00etan izango da eta Azkorritik 10:25ean.
- Zerbitzua Zabalgunetik 16:30ean eta Azkorritik 16:55ean berrabiaraziko da.
A3422 AREETA-BERANGO
Linea hau eten egingo da probak eragiten dion bitartean.
- Azkenengo irteera Berangotik 10:30ean izango da eta Areetatik 11:00etan.
- Zerbitzua Areetatik 17:00etan eta Berangotik 16:30ean berrabiaraziko da.
A3471 GETXO-GURUTZETA (Faduratik)
12:00ak eta 17:00ak bitartean linea honek ezin izango du zerbitzurik eman Maidagan eta Artaza (Suhiltzaileak) bitarteko geralekuetan, bai zentzu batean zein bestean.
- Eragina izango duten irteerak Getxotik: 12:45etik 15:45era bitartekoak. Ollaretxe 33 (El Redentor) eta La Avanzada 28 (Antiguo Golf) arteko geralekuak kenduko dira.
- Eragina izango duten irteerak Gurutzetatik: 12:00etatik 16:00retara bitartekoak. La Avanzada 11 (Antiguo Golf) eta Ollaretxe 10 (El Redentor) arteko geralekuak kenduko dira.
A3472 GETXO-GURUTZETA (Areetatik)
Proba egiten ari den bitartean linea honek ibilbidea Lamiakoko Metroko geralekuan hasi eta amaituko du.
- Areetatik (Bizkaiko zubia) eraginik gabeko azken irteera 11:20an izango da eta ohiko zerbitzua 17:20an berrabiaraziko da. Bizkaia Zubiatik Amaiarainoko (anbulatorioa) geralekuetan autobusak ez dira geldituko.
- Gurutzetatik eraginik gabeko azken irteera 10:30 etan izango da eta ohiko zerbitzua 17:30ean berrabiaraziko da. Amaia 29tik (anbulatorioa) Bizkaia Zubia arteko geralekuetan autobusak ez dira geldituko.
A3451 AREETA-ARMINTZA
Proba egiten ari den bitartean autobusek Berango-Armintza ibilbidea bakarrik egingo dute eta honen hasiera eta amaiera Berangoko Sabino Arana geralekuan izango da, zentzu bietan.
- Areetatik eraginik gabeko azken irteera 11:25ean izango da eta ohiko zerbitzua 17:25ean berrabiaraziko da. Santa Anatik Bidezabalerainoko (Venancios) geralekuetan autobusak ez dira geldituko.
- Armintzatik eraginik gabeko azken irteera 10:25ean izango da eta ohiko zerbitzua 16:25ean berrabiaraziko da. Bidezabaletik (Venancios) Eduardo Coste arteko geralekuetan autobusak ez dira geldituko.
Informazio gehiago: Twitter @bizkaibus tel.: 946 125 555 eta APP