Trena (E1): abuztuaren 11tik aurrera ere Zarautz eta Zumaia geltokien arteko garraioa autobusez eskainiko da
Meagako tunelaren estaldura indartzeko lanak egiten ari zirela jasandako luiziaren ondorioz, trenbideko zirkulazioa gutxienez sei hilabetez etengo da. Aldi horretan Zumaiako eta Zarauzko geltokien arteko zerbitzua autobusez beteko da. Ordezko garraioaren iraupen hori gutxi gorabeherakoa da, luiziaren benetako irismena ezagutu arte.
Joan den uztailaren 4tik, ETS hainbat obra ari da egiten eremu horretako trenbide-azpiegitura hobetzeko, eta, beraz, egun horretatik aurrera, bidaiarien zerbitzu erregularra autobus bidez egiten da, tartea moztuta baitago. Meagako tunelean estaldura indartzeko, trenbidea berritzeko eta trenbideko plataforma jaisteko lanak egiten ari dira. Zirkulazioa etetea eragin duten gainerako lanak Zumaiako zubian eta San Migel tunelean daude. Lan horiek guztiek ia 6 milioi euroko inbertsio orokorra eskatu dute.
ETSk informatzen duenez, trenek ohiko ordutegiekin zirkulatuko dute Zumaia eta Bilbo artean eta Zarautz eta Donostia artean.
Garraio-aldaketak ondorengo ezaugarriak izango ditu:
Bilborako noranzkoan: Zarautz eta Eibar arteko ordezko autobus zerbitzua, geltoki horretatik trenez jarraitzeko. Zarautz eta Eibar artean autobusa erabiltzaileak jaisteko baino ez da geratuko. Zarautzen, autobusaren geralekua behin-behineko geltokiaren ondoan egongo da.
Donostiarako noranzkoan: ordezko autobus zerbitzua Zumaiatik helmugaraino. Zumaia eta Donostia artean autobusa erabiltzaileak jaisteko baino ez da geratuko. Zumaian, autobusaren geralekua geltokiaren ondoan egongo da.
Autobusez bidaiatzeko, ohar hauek hartu beharko dira kontuan:
Mugikortasun Urria duten Pertsonak: Dibertsitate funtzionala duten pertsonek, garraio premia bereziak badituzte, aldez aurretik deitu beharko dute 943 01 35 36 telefono zenbakira, bidaia prestatzeko.
Bidaiaren plangintza: Erabiltzaileek kontuan izan beharko dute garraio aldaketaren operatibarako erabilgarri dauden baliabideen eta trafikoaren egoeraren arabera, azken jomugara heltzeko ordutegiak 30 minutura arteko atzerapena izan dezakeela.
Konpainiako animaliak: Muturrekoa daramaten txakurrak baino ez daude baimenduta.
Erabiltzaileek informazio gehiago dute hemen:
- Geltokiak
- Euskotrenen telefono-zenbakia: 944 333 333