Trena E1 /Gipuzkoako Autobusak (irailak 9): gaueko zerbitzu berezia Zarauzko Euskal Jaia dela eta
Zarauzko Euskal Jaia dela eta, Euskotrenek trenen eta autobusen zerbitzu berezia eskainiko du irailaren 9ko larunbat gauean zehar.
Alde batetik, gaueko trenen zerbitzua eskainiko da Zarautz-Donostia/Amara tartean. Gaueko 19 tren ibiliko dira guztira, 8 Amaratik (Donostia) irtengo direnak eta beste 11 Zarauztik.
Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die trenez joango diren pertsonei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Halaber, 944 333 333 telefonoan eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere informazioa jaso dezakete.
UK49G (San Pelaio/Zarautz – Getaria – Zumaia) Gaueko autobusen zerbitzua
Getariara eta Zumaiara itzultzeko joan-etorriak errazteko helburuarekin, Euskotrenek autobusen gaueko zerbitzu berezia ere eskainiko du larunbat gauean, hilak 9, San Pelaiotik (Zarautz) irtengo dena eta ohiko lekuetan geldialdia egingo duena.
Autobus horiek San Pelaio/Zarauztik Getaria eta Zumaiarantz irtengo dira ordu hauetan: 0:30, 1:30, 2:30, 4:30, 5:30, 6:30 eta 7:30.
Zerbitzu berezi honen helburua jaiaz gozatzeko garraio publikoaren aukera erosoa eskaintzea da.
Informazio gehiago: Twitter, @lurraldebus tel.: 943 000 117 eta APP ofiziala.