Trena E1 / Metroa L3 (irailak 9 eta 16): gaueko zerbitzu berezia Galdakaoko Jaiak direla eta
Galdakaoko jaiak direla eta, Euskotrenek gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du irailaren 9an eta 16an, larunbatetan, herritarrek jaietara garraio publikoan joateko aukera izan dezaten.
Zehazki, gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko da Matiko/Bilbo – Traña tartean, larunbat gauetako zerbitzuaren osagarri. Euskotrenek gogorarazten du larunbat gauetako zerbitzua Bizkaiko trenbide eta metro zati hauetan ematen dela:
- Matiko/Bilbo – Deba
- Lezama – Matiko/Bilbo – Kukullaga/Etxebarr.
- Matiko/Bilbo – Kukullaga/Etxebarri (Bilboko metroaren 3. linea)
- Amorebieta – Bermeo
Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die trenez joango diren pertsonei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Erabiltzaileek informazio gehiago jaso dezakete Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan eta 944 333 333 telefono zenbakian.