Trena E1/E2/E5 (urriak 21): zerbitzu berezia Real Sociedad - RCD Mallorca partidarako
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, tren-zerbitzua indartuko du larunbatean, urriak 21, Reale Arenan 14:00etan jokatuko den Real Sociedad – Mallorca partidarako. Euskotrenek trenak eskainiko ditu Anoetatik Hendaiara, Altzara, Lasarte-Oriara eta Zarautzera.
Zerbitzu berezi horren helburua partidarako joan-etorriak burutzeko garraio publikoaren aukera eskaintzea da eta, aldi berean, zaleak tren desberdinetan ere banatu ahal izatea.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegi bilatzailean.