Autobusak: Euskotrenek Bizkaiko eta Gipuzkoako zerbitzuak aldatuko ditu abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean
Euskotrenek autobus zerbitzuak aldatuko ditu abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean, Gabon-gau, Eguberri-egun, Urtezahar-gau eta Urteberri-eguneko ospakizunak direla eta.
Ordutegia Gabonetara moldatzeko, abenduaren 24 eta 31 gauean Euskotrenek lehenago amaituko du zerbitzua bere autobus-linea guztietan. Horretaz gain, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ere aldaketak egongo dira zerbitzuan.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Bizkaian emandako zerbitzuak, Bizkaibus sisteman integratuak: https://web.bizkaia.eus/eu/web/bizkaibus/. Telefonoa: 946 125 555. Twitter: @Bizkaibus.
Gipuzkoan emandako zerbitzuak, Lurraldebus sisteman integratuak: http://www.lurraldebus.eus. Telefonoa: 900 300 340. Twitter: @Lurraldebus.
Euskotren Autobusa zerbitzuak:
- Tren + Bus zerbitzu konbinatua Usansolo/Galdakaoko Ospitalera
- Tren + Bus zerbitzu konbinatua Zamudioko Parke Teknologikora
- Larreineta funikularra-Zugaztieta zerbitzu konbinatua
Informazio gehiago: Tel.: 944 333 333 eta euskotreneko www.euskotren.eus web gunean.