ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E1/E2/E5 (otsailak 10 eta 11): zerbitzu berezia Donostiako eta Durangoko Inauteriak direla eta

Body

Larunbatean ere zerbitzu berezia egongo da Real Sociedad – Osasuna partida dela eta (Reale Arena, 16:15ean).

Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du asteburuan, Donostiako eta Durangoko inauterietan sortzen diren joan-etorriak errazteko. Halaber, larunbatean -otsailaren 10ean- irteera bereziak izango dira Real Sociedad – Osasuna partida dela eta. Partida 16:15ean jokatuko da Reale Arenan.

Donostia

Donostiako Inauterietarako errefortzua otsailaren 11n, igandea, arratsaldez izango da. Euskotrenek trenak 15 minutuz behin eskainiko ditu E2 lineako Irun-Amara-Irun tartean. Horrela, larunbat zein igande arratsaldean, jai-ekitaldiak biltzen direnean, maiztasun bera eskainiko da: tren bat 15 minutuz behin. Gainerako trenak ohiko ordutegian ibiliko dira.

Halaber, larunbatean, otsailak 10, irteera bereziak egingo dira Real Sociedad - Osasuna futbol partidagatik, 16:15ean Reale Arenan jokatuko dena. Partida amaitutakoan, Hendaia, Altza, Lasarte-Oria eta Zarautzera trenak egongo dira.

Durango

Durangoko inauterietako joan-etorriak errazteko asmoz, otsailaren 10etik 11rako gauean trenen zerbitzua indartuko da. Durangoko ospakizunera joateko, larunbat arratsaldeko azken orduan hainbat errefortzu tren programatuko dira Matikotik eta Lezamatik. Itzulerako bidaia egiteko, tren bereziak egongo dira Durangotik Matikorantz, eta E1 linearen ohiko gaueko zerbitzuari gehituko zaizkio (bi ordutik behin).

Zerbitzu berezien helburua da garraio publikoko alternatiba bat eskaintzea jaiaz gozatzeko eta, aldi berean, erabiltzaileak tren desberdinetan banatu ahal izatea. Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die trenez joango direnei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 informazio-telefonoa eta Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokiak dituzte eskura.