Bilboko eta Gasteizko Tranbia (otsailak 9tik 13ra): aldaketak zerbitzuan Inauterien ospakizunagatik
Euskotrenek Bilbon eta Vitoria-Gasteizen tranbia zerbitzua partzialki eten egingo du, inauteriak direla eta antolatutako desfileei lekua uzteko.
BILBOKO TRANBIA
Zerbitzuaren etetea Pio Baroja eta Arriaga artean egingo da, ordu-tarte hauetan:
- Ostirala, otsailak 9: 10:30 - 11:30/18:30 - 19:30.
- Larunbata, otsailak 10: 16:30 - 21:00
- Asteartea, otsailak 13: 19:30 - 20:30
Tranbiaren maiztasuna ere aldatu egingo da. Bolueta eta Arriaga artean ibiliko da 15 minutuz behin eta Pio Baroja eta La Casilla artean 12 minutuz behin.
VITORIA-GASTEIZKO TRANBIA
Euskotren zerbitzuak larunbatean eta igandean izango du eragina, Angulema – Legebiltzarra tartean honako mozketa hauekin:
- Larunbata, otsailak 10: 17:30 - 22:00.
- Igandea, otsailak 11: 11:30 - 15:30.
Gainerako zerbitzuak ohiko moduan ibiliko dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333333 informazio telefonoa, www.euskotren.eus web orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.