ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E3 (otsailak 16 eta 17): zerbitzu berezia Sondikako inauteriak direla eta

Body

Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du asteburuan Sondikatik Lezamara eta Kukullaga/Etxebarrira, Sondikako inauterietan sortzen diren joan-etorriak errazteko.

Otsailaren 16tik 17rako gaua

Ostiraletik larunbatera Txorierrin tren zerbitzua egongo da gau osoan zehar. Sondikatik Lezamara tren bat aterako da bi orduro. Sondikatik Kukullaga/Etxebarrira ere zerbitzua eskainiko da.

Otsailaren 17tik 18rako gaua

E3 Lezama – Kukullaga/Etxebarri - Lezama linean larunbatetako ohiko zerbitzua egingo da eta trenak bi ordutik behin ibiliko dira. Euskotrenek maiztasuna indartuko du Sondika - Kukullaga/Etxebarri tartean.

Zerbitzu berezien helburua da garraio publikoko alternatiba bat eskaintzea jaiaz gozatzeko eta, aldi berean, erabiltzaileak tren desberdinetan banatu ahal izatea. Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die trenez joango direnei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 informazio-telefonoa eta Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokiak dituzte eskura.

js-tarifas