EUSKOTRENEK BAT TXARTELAREKIN LOTUTAKO IRUZUR BATEN BERRI EMAN DU

Entradilla

Euskotrenek BAT txartelarekin lotutako iruzur baten berri eman du

Body

Informazioa iruzurtia sare sozialetan zabaldu da egun hauetan.
 
Euskotrenek BAT txartelaren erabiltzaileei jakinarazi die bere identitatea ordeztu dutela, sare sozialetan urtebetez doan erabiltzeko txartelak erosteari buruzko iruzurrezko eskaintza baten berri emateko. Argitalpen hori ez du Euskotrenek egin eta maula delitua izan liteke; hortaz, agintari eskudunei eman zaie horren berri.

Erabiltzaile guztiei ohartarazten diegu ez daitezela sartu mezu horretan agertzen den estekara eta ez ditzatela datu pertsonalak eman, inondik inora ere, horrek sor lezakeen arriskua aintzat hartuta. Euskotrenek ez du bere gain hartuko publizitate horrek eragin lezakeen edozein kalteren erantzukizunik.

Edozein zalantza izanez gero, Euskotreneko web-orrian (www.euskotren.eus) edo gure sare sozialetan kontsulta dezakezue BAT txartelari buruzko informazioa.