Garraio Sailak Euskotrenen unitateentzako Zumaiako kotxetegien eraikuntza lizitatu du

Entradilla

Garraio Sailak Euskotrenen unitateentzako Zumaiako kotxetegien eraikuntza lizitatu du

Body

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarearen kontratazio-batzordeak Euskotrenen unitateentzako Zumaiako kotxetegien eraikuntza lizitatu du. Pleguek 8,2 milioi euroko aurrekontua (BEZik gabe) eta 20 hilabeteko gehieneko epea jasotzen dute proiektua gauzatzeko. Euskal trenbide administratzaileak eta kostaldeko herriko Udalak obra honen garapena koordinatzeko hitzarmena sinatu dute.

Topoaren lurpeko saihesbidearen eraikuntzan aurrera egiten ari da eta martxan jartzeko eguna gero eta hurbilago dago. Hori dela eta, Amarako egungo geltokia desagertu egingo da, lurperatu egingo baita, eta bertako trenbide zabalgunea eraitsi egingo da, besteak beste. Zerbitzua optimizatzeko eta trenbideen burualdeetan trenak edukitzeko, Garraio Sailak Zumaian kotxetegiak eraikitzea komeni zela ikusi zuen, Arason (Irun) dauden tren-biltegiak osatzeko.

Kotxetegiak Bilbo eta Donostia arteko metro bateko zabalerako trenbidearen plataformaren barruan dagoen zabalgunean egongo dira, Euskotrenen autobus biltegien eta tailerren parean, Donostiaranzko nasaren amaieraren eta Basusta Bidea kalearen artean. Instalazio berriek 5 unitate hartzeko ahalmena izango dute.

Era berean, tren-biltegi berriak egungo trenbide bikoitzeko plataformatik egingo den trenbide-zabalgune berria eratzea dakar, trenbide nagusitik kotxetegietako 5 kaleetako bakoitzera iristea ahalbidetuko duten desbideratze berriak sartuz. Zumaiako tren-geltokiaren egitura berriaren eta hegoaldeko nasaren artean mahuka edo maniobra-trenbide berria ere izango dute, 80 metroko luzera erabilgarrikoa.

Instalazioek 20 metroko luzerako kanpoko garbiketa-makina eta gurpilen eta erreien arteko itsasgarritasuna hobetzeko hareatze-sistema izango dituzte. Kotxetegien ondoan, trenbide-zerbitzuaren ustiapenari lotutako langileentzako egoitza eta aparkalekua eraikiko dira.

js-tarifas