Trena E4 (abuztuak 10 eta 14): gaueko zerbitzu berezia Gernikako jaiak direla eta
Gernikako jaiez gozatzeko garraio aukera erosoa eskaintzeko asmoz, Euskotrenek Amorebieta eta Bermeo arteko gaueko trenen zerbitzua indartuko du, jende gehien espero den egunetan eta ordu tarteetan.
Horrela, abuztuaren 10etik 11rako eta 14tik 15erako gauetan tren bereziak ibiliko dira E4 linean gau osoan zehar Bermeo eta Amorebieta artean. Zirkulazio hauek ohiko eskaintza osatuko dute.
Bestalde, abuztuaren 17tik 18rako gauean gaueko zerbitzu berezia eskainiko da Gernikako jaiek eta Bilboko jaien hasierak (Aste Nagusia) sortzen dituzten joan-etorriei erantzuteko.
Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzuak ematen dituzten geltokietara joan daitezke, 944 333 333 telefonora deitu dezakete eta, gainera, eskura dute X-ko @euskotren kontua.