Bilboko Tranbia/Bizkaiko autobusak (abuztuak 11): aldaketak zerbitzuetan GETXOKO OTXOA ANAIAK MEMORIALAren ospakizuna dela
BILBOKO TRANBIA
Igandean, abuztuaren 11n, Euskotrenek Bilbon duen tranbia-zerbitzua partzialki eten egingo da "79. Getxoko Zirkuitua" dela eta.
Bizikleta probaren irteera aurten kokaleku berritik egingo da Bilboko Guggenheim Museoan. Hori dela eta, Euskotrenek Bilbon duen tranbia-zerbitzua eten egingo da Abando-La Casilla tartean, 11:45etik 12:15era, gutxi gorabehera.
Aipatuta aldi horretan, zerbitzua Bolueta-Abando tartean baino ez da ibiliko, bi noranzkoetan.
Gainerako orduetan, Euskotrenek ohiko tranbia-zerbitzua eskainiko du Bilbon, Bolueta eta La Casilla artean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakia, www.euskotren.eus web orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.
BIZKAIKO AUTOBUSAK
Datorren abuztuaren 11an Punta Galea txirrindularitza elkarteak antolatzen duen 79. Getxoko Zirkuituaren ospakizuna dela eta zerbitzuan honako eragin hauek izango dira:
A3414 BILBO-GETXO
12:00ak eta 17:00ak bitartean linea honek ezin izango du zerbitzurik eman Maidagan eta Artaza (Suhiltzaileak) bitarteko geralekuetan, bai zentzu batean zein bestean.
- Eragina izango duten irteerak Bilbotik: 12:40tik 15:40ra bitartekoak.
- Eragina izango duten irteerak Andra Maritik: 12:40tik 16:40ra bitartekoak.
A3411 BILBAO-AZKORRI
Linea hau eten egingo da probak eragiten dion bitartean.
- Azkenengo irteera Zabalgune plazatik (Bilbo) 11:00etan izango da eta Azkorritik 10:25ean.
- Zerbitzua Zabalgunetik 16:30ean eta Azkorritik 16:55ean berrabiaraziko da.
A3422 AREETA-BERANGO
Linea hau eten egingo da probak eragiten dion bitartean.
- Azkenengo irteera Berangotik 10:30ean izango da eta Areetatik 11:00etan.
- Zerbitzua Areetatik 17:00etan eta Berangotik 16:30ean berrabiaraziko da.
A3471 GETXO-GURUTZETA (Faduratik)
12:00ak eta 16:00ak bitartean linea honek ezin izango du zerbitzurik eman Maidagan eta Artaza (Suhiltzaileak) bitarteko geralekuetan, bai zentzu batean zein bestean.
- Eragina izango duten irteerak Getxotik: 12:45etik 15:45era bitartekoak. Ollaretxe 33 (El Redentor) eta La Avanzada 28 (Antiguo Golf) arteko geralekuak kenduko dira.
- Eragina izango duten irteerak Gurutzetatik: 12:00etatik 16:00retara bitartekoak. La Avanzada 11 (Antiguo Golf) eta Ollaretxe 10 (El Redentor) arteko geralekuak kenduko dira.
A3472 GETXO-GURUTZETA (Areetatik)
Proba egiten ari den bitartean linea honek ibilbidea Lamiakoko Metroko geralekuan hasi eta amaituko du.
- Areetatik (Bizkaiko zubia) eraginik gabeko azken irteera 11:20an izango da eta ohiko zerbitzua 17:20an berrabiaraziko da. Bizkaia Zubiatik Amaiarainoko (anbulatorioa) geralekuetan autobusak ez dira geldituko.
- Gurutzetatik eraginik gabeko azken irteera 10:30 etan izango da eta ohiko zerbitzua 17:30ean berrabiaraziko da. Amaia 29tik (anbulatorioa) Bizkaia Zubia arteko geralekuetan autobusak ez dira geldituko.
A3451 AREETA-ARMINTZA
Proba egiten ari den bitartean autobusek Berango-Armintza ibilbidea bakarrik egingo dute eta honen hasiera eta amaiera Berangoko Sabino Arana geralekuan izango da, zentzu bietan.
- Areetatik eraginik gabeko azken irteera 11:25ean izango da eta ohiko zerbitzua 17:25ean berrabiaraziko da. Santa Anatik Bidezabalerainoko (Venancios) geralekuetan autobusak ez dira geldituko.
- Armintzatik eraginik gabeko azken irteera 10:25ean izango da eta ohiko zerbitzua 16:25ean berrabiaraziko da. Bidezabaletik (Venancios) Eduardo Coste arteko geralekuetan autobusak ez dira geldituko.
Informazio gehiago: www.bizkaibus.eus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan