Vitoria-Gazteizko tranbia (irailak 21): zerbitzua partzialki etengo da ‘Ponle freno’ lasterketa dela eta.
Larunbatean, irailak 21, Vitoria-Gasteizko tranbiaren zerbitzua partzialki etengo da, ‘Ponle freno’ lasterketaren ospakizuna dela eta.
Angulema-Legebiltzarra tartea tranbien zirkulaziorako itxita egongo da 19:00etatik 21:00etara, hori dela eta Euskotrenek ohiko zerbitzua aldatu beharko du. Tranbiak Salburua eta Unibertsitatetik Angulemaraino (eta buelta) eta Ibaiondo eta Abetxukotik Legebiltzarreraino (eta buelta) bakarrik ibiliko dira.
Eguneko gainerako tranbia zerbitzua normaltasunez eskainiko da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 informazio telefonoa, www.euskotren.eus webgunea eta APP ofiziala dituzte eskura.