Trena E1 – E4 / Bilboko tranbia (abenduaren 21ean): tren-zerbitzu berezia Santo Tomas azoka dela eta
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarria Sailaren mendeko sozietate publikoak, tren-zerbitzua indartuko du Bilboko Santo Tomas azokak sortuko duen joan-etorrien eskaerari erantzuteko. Tranbia-zerbitzuan ere aldaketak egongo dira.
Abenduaren 21ean, Bilboko Santo Tomas azokaren ondorioz joan-etorriak ugarituko direla aurreikusita, larunbatetako ohiko zerbitzua indartu egingo da tren-zirkulazio osagarriekin.
Zerbitzu berezia honako linea hauetan eskainiko da:
- E1 Matiko/Bilbao - Ermua (Linea Orokorra)
- E4 Bermeo-Matiko/Bilbao (Urdaibai)
BILBOKO TRANBIA: ZERBITZUA ALDATZEA
Bilboren kasuan, Santo Tomaseko azokak tranbiaren ohiko zerbitzua aldatuko du. Horrela, 9:00etatik 23:15era ez da zirkulatuko Abando eta Arriaga artean, eta gainerako zerbitzuaren maiztasuna 12 eta 15 minutu artekoa izango da, tartearen eta ordutegiaren arabera.
Euskotrenek gomendatu die trenez edo tranbiaz joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, geltokietara edo geralekuetara joan daitezke edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.