Gasteizko Tranbia (martxoak 1 eta 2): aldaketak zerbitzuan Inauterien ospakizunagatik
- Martxoaren 1etik 2rako gauean Inauterietan lehen aldiz tranbia zerbitzu berezia eskainiko da
- Martxoaren 1ean, larunbata, eta 2an, igandea, zerbitzua partzialki aldatuko da, hirian aurreikusitako desfileak direla eta.
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailaren mendeko sozietate publikoak, tranbia zerbitzu berezia eskainiko du Gasteizko Inauteriak direla eta. Joan den Urtezahar gauean gertatu zen bezala, tranbia gau osoan ibiliko da martxoaren 1etik 2ra, garraio publikoan joan-etorriak errazteko.
Euskotrenek inauterietako lehenengo aldiz gaueko zerbitzu berezia eskainiko du, ordu erdiko maiztasunarekin Ibaiondo, Salburua, Abetxuko eta Unibertsitateko adarretan eta 15 minutu inguruko maiztasunarekin erdialdeko adarrean (Honduras-Florida tartea), Vitoria-Gasteizko tranbiaren bi lineen zerbitzua ematen duten unitate guztiak bertatik doazelarik.
Martxoaren 1ean eta 2an zerbitzuaren aldaketa desfileak direla eta
Euskotrenen tranbia-zerbitzuak larunbatean eta igandean izango du eragina, Angulema – Legebiltzarra tartean aurreikusitako honako mozketa hauekin:
- Martxoak 1, larunbata: 17:30etik 22:00etara.
- Martxoak 2, igandea: 11:30etik 15:30era.
Gainerako zerbitzuak ohiko moduan ibiliko dira.
Erabiltzaileek tranbien geralekuetan eta ordutegien bilatzailean informazio gehiago eskuratu ahal izango dute, bai Euskotrenen APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunean. Halaber, 944 333 333 informazio-telefonoa dute eskura.