Entradilla
Gipuzkoako autobusak (martxoak 16): ibilbide aldaketak Donostian kirol-ekitaldiak direla eta
Body
Datorren igandean, martxoaren 16an 9:50etatik 11:20etara, Donostian egingo den DONOSTIARRAK-UPV UDABERRI LASTERKETA dela eta, Donostiako sarrera-irteerak aldatu egingo dira, eta Federico Garcia Lorca 2 saihesbidetik egingo da.
- UK09 SARRERAK DONOSTIARA. Kendutako geralekuak: Errotaburu, Lorea, EHU, Magisteritza, Zumalakarregi eta San Marcial eta Askatasunaren Et. 3
- UK11 SARRERA DONOSTIARA: Askatasunaren Etorbidea kendu egingo da.
- UK09 / UK11 IRTEERAK DONOSTIATIK. Kendutako geralekuak: Askatasunaren Et. 34, Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitateak, Lorea eta Errotaburu.
UK09 8:30etik 11:etara
URBILen bizikleta-lasterketa bat egiten denez, merkataritza-guneko geralekuak kendu egingo dira, eta geldialdi bakarra egingo da Txikierdi auzoan, bi norabideetan.
Informazio gehiago: www.lurraldebus.eus tel.: 943 300 340 eta APP ofiziala