ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Bilboko Tranbia (apirilak 23): aldaketak zerbitzuan Athletic Club – UD Las Palmas norgehiagokoa dela eta

Body

Asteazkenean, apirilak 23, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du, Athletic Club – UD Las Palmas norgehiagoka dela eta. Partida San Mamesen 19:00etan jokatuko da.

San Mameserako joan-etorria errazteko, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, Pio Barojatik Ospitalerako errefortzu-zerbitzuren batekin (17:54 eta 18:30).

Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen segurtasuna bermatzeko, zerbitzua partzialki eten egingo da La Casilla eta Euskalduna artean, gutxi gorabehera 20/30 minutukoa iraupenarekin. Etete hori Bilboko Udalak koordinatutako Larrialdietarako Udal Planaren barruan dago.

San Mamesetik gertu dauden geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, tranbiaz itzultzeko joan-etorriak hasteko. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.

Erabiltzaileek eskura dituzte informaziorako telefonoa (944 333333), www.euskotren.eus webgunea eta Euskotrenen APP ofiziala.

js-tarifas