Autobusak Bizkaia (maiatzak 21): ibilbide aldaketak A3414 eta A3411 lineetan Tottenham Hotspur – Manchester United norgehiagokoa dela eta
Asteazkenean, maiatzak 21an, Bilbo-Getxo autobus lineeen ibilbidea aldatuko da San Mames futbol-zelaian 21:00etatik aurrera jokatuko den futbol-partida dela eta.
Zerbitzua hasten denetik 14:00ak arte:
- A3414 Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Kale Nagusiko 74 geralekuan amaituko dira.
- A3414 Bilbao-Getxo: Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Kale Nagusia 79tik abiatuko dira. Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira.
KENDUTAKO GERALEKUA: Ingenieritza Eskola
14:00tik zerbitzua amaitu arte:
- A3414 Getxo-Bilbao: Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak ZUBIARTEN merkataritza-gunean amaituko dira (Bilbobuseko geralekuan)
- A3414 Bilbao-Getxo: Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak ZUBIARTEN merkataritza-gunean irtengo dira (Bilbobuseko geralekutik). Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen dena baino 15 minutu beranduago egingo dira.
KENDUTAKO GERALEKUAK: 14:00tik zerbitzua amaitu arte: Ingenieritza Eskola, Kale Nagusia eta Errekalde Zum.
- A3411 linea ZUBIARTEN merkataritza-gunean (Bilbobuseko gerelekuan) hasi eta amaituko da.
KENDUTAKO GERALEKUA: 14:00tik zerbitzua amaitu arte: Museo plaza
Informazio gehiago: www.bizkaibus.eus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan