Gipuzkoako autobusak (ekainak 14): zerbitzu aldaketak Zarauzko triatloia dela eta
Datorren larunbatean, ekainak 14, Zarauzko Triatloia 2025 dela eta, aldaketa hauek izango dira:
UK09 – UK10 – UK11 ZUMAIA > DONOSTIA
ZARAUTZEN, 14:15etik 18:30era, KENDUTAKO GERALEKUAK:
- ARGI bi norazkoetan
- SANZENEA Donostia norazkoan
ORDEZKOA: Hotel Zarautz pareko biribilgune ondoan
GETARIAN, N-634 errepidea moztuko da Zarautzerako noranzkoan 14:10etatik 18:25etara, beraz, Zarautzera doazen Getariako bidaiariek, Zumaian trasbordoa egingo dute Donostiarako autobusetan.
ZUMAIAN, 14:00etatik 18:15era, KENDUTAKO GERALEKUA: PATXITA ETXEZARRETA
ORDEZKOAK:
- Donostiarako zerbitzuaren hasierako eta amaierako geldialdia: Txomin Agirre bakarrik izango da.
- Getariarako bidaiariek, Zarautz Hoteleko biribilgunearen ondoan egokitutako behin-behineko geralekuan Donostiatik datozen autobusetan trasbordoa egingo dute.
UK07 ZUMAIA > AIZARNAZABAL > ZESTOA Hurrengo zerbitzuak bertan behera geldituko dira:
- 17:10 Zumaia-Aizarnazabal
- 17:30 Aizarnazabal-Zumaia
UK08 ZARAUTZ > AIA > ORIO Zarautzetik Aia-Oriora ateratzen diren 15:55 eta 17:55etako zerbitzuetan barruko aldetik ibilbidea egingo da geralekua hauek egiten:
- Bizkaia kalea (Ohiko geralekua)
- Suhiltzaileen biribilgunea, San Pelaioko geralekuaren ordez
- Kiroldegiko biribilgunea, Gurutze Gorriko geralekuaren ordez
DB05 ONDARROA > MUTRIKU > DEBA > ZUMAIA Itziar eta Zumaia arteko zerbitzua bertan-behera gelditzen da honako irteeretan:
- 14:35 Deba Zumaia Itziarreraino
- 16:15 Deba Zumaia Itziarreraino
- 15:30 Zumaia - Itziar bertan-behera, Itziartik Debara 15:45etan jarraitzen du
- 17:10 Zumaia - Itziar bertan-behera, Itziartik Debara 15:45etan jarraitzen du
Informazio gehiago: www.lurraldebus.eus, tel.: 900 300 340 eta APP ofiziala