ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E3 (ekainak 20): zerbitzu berezia Sondikako San Juan jaiak direla eta

Body

Euskotrenek ekainaren 20an gaueko tren-zerbitzua eskainiko du Sondikako San Juan jaiak direla eta. Jaietarako joan-etorriak errazteko, ostiraletik larunbaterako gauean trenen irteera bereziak burutuko dira Lezama – Sondika tartean (noranzko bietan). Larunbatetik iganderako gauean ohiko trenak ibiliko dira.

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara jo dezakete edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.

js-tarifas