Elgoibarko Jaiak

Entradilla

Gaueko tren-zerbitzu berezia eskainiko da abuztuaren 23an eta 30ean Elgoibarko jaiak direla eta

Body

Elgoibarko San Bartolome jaiez gozatzeko garraio aukera eskaintzeko asmoz, Euskotrenek gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du.

Lehenengo asteburuan (abuztuaren 23tik 24rako gauean), Bilboko Aste Nagusiaren amaiera eta Elgoibarko San Bartolome jaien hasiera izango dira; beraz, Matiko/Bilbo-Deba tartean zerbitzua indartu egingo da.

Abuztuaren 30etik 31rako gauari dagokionez, larunbatetako zerbitzua indartuko da Matiko/Bilbo eta Deba artean, jende gehien espero den tarte eta ordutegietan.

Euskotrenek trenez joango direnei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.

Informazio gehiagorako, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke eta 944 333 333 telefono zenbakira deitu.

js-tarifas