Entradilla
Bizkaiko autobusak (abuztuak 25): ibilbide aldaketak A3414 linean Athletic Club – Rayo Vallecano norgehiagokoa dela eta
Body
Astelehenean, abuztuaren 25ean, 17:30etatik zerbitzua amaitu arte, Bilbo-Getxo autobus linearen ibilbidea aldatuko da San Mames futbol-zelaian 19:30etatik aurrera jokatuko den futbol-partida dela eta.
- Getxo-Bilbao: Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Kale Nagusia 74ko geralekuan amaituko dira.
- Bilbao-Getxo: Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Kale Nagusia 79tik abiatuko dira. Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira.
KENDUTAKO GERALEKUA: 17:40etatik zerbitzua amaitu arte, Luis Briñas.
Informazio gehiago: www.bizkaibus.eus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan