Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du urriaren 4an (larunbata), Athletic - Mallorca partidua dela eta
Urriaren 4an (larunbata), Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du Athletic Club - RCD Mallorca partidua dela eta. San Mamesen jokatuko dute 18:30ean.
San Mameserako lekualdatzeak errazteko, tranbiak ohiko ordutegian zirkulatuko du, eta indartzeko zerbitzua eskainiko da Pio Barojatik Ospitalerantz; zerbitzu hori 17:30ean irtengo da.
Partiduaren aurretik eta ondoren, San Mamesen inguruetan segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren mozketa partzialak egingo dira La Casilla eta Euskalduna artean, gutxi gorabehera 30/40 minutukoak. Mozketa horiek Bilboko Udalak koordinatutako Larrialdien Udal Planean barne hartzen dira.
San Mamesetik gertuko geltokietan jende pilaketak ekiditeko, Euskotrenek gomendatzen du Euskaldunako geltokira joatea tranbian itzulerako bidaiak hasteko. Halaber, ordaintzeko Barik txartela erabiltzea gomendatzen da, tranbian sartzeko prozedura arintzeko.
Erabiltzaileek eskura dituzte informaziorako 944 333333 telefono-zenbakia, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala.