Euskotrenek martxoaren 22an, igandean, Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Betis partida dela eta

Entradilla

Euskotrenek martxoaren 22an, igandean, Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Betis partida dela eta

Body

Igandean, martxoak 22, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du Athletic Club-Real Betis partida dela eta. Partida San Mamesen jokatuko da 18:30etatik aurrera.


San Mameserako joan-etorria errazteko asmoz, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da, Pio Barojatik La Casillarako errefortzu-zerbitzu batekin. Irteera 17:30ean izango da. 
 
Partidaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren zatikako mozketak egingo dira La Casilla eta Euskalduna artean, 30 minutu ingurukoak. Mozketa horiek Bilboko Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planean sartuta daude.

San Mames inguruko geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, itzulerako joan-etorriak tranbian egiteko. Gomendatzen da, halaber, Barik erabiltzea ordainketa sistema gisa, ontziratze prozedura errazteko. 

Erabiltzaileek 944333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.

js-tarifas