Euskotrenek, apirilaren 18an, Durangon trenen zerbitzu berezia eskainiko du BONUS TRACK 2026 dela eta

Entradilla

Euskotrenek, apirilaren 18an, Durangon  trenen zerbitzu berezia eskainiko du BONUS TRACK 2026 dela eta

Body

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du datorren larunbatean, apirilak 18, BONUS TRACK 2026 musika jaialdia dela eta. Jaialdia Durangoko Landako Gunean ospatuko da.

Jaialdirako joan-etorriak errazteko asmoz, Euskotrenek apirilaren 18ko (larunbata) eguneko eta gaueko zerbitzua indartuko du Matiko/Bilbo-Durango tartean, Bizkaiko larunbatetako eta Deba Barreneko ohiko trenbide-zerbitzua osatuz.

Euskotrenek gogorarazten du Zazpikaleak geltokiak Metro Bilbaoko 1. eta 2. lineetako zerbitzuekin lotura errazten duela.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefono honetara dei dezakete: 944 333 333. Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere. 

js-tarifas