Euskotrenen zerbitzuen erabilera bikoiztu egin da Errege Kopako finalaren eta Real Sociedad taldearen garaipenaren ospakizunen ondorioz
Errege Kopako finalaren harira antolatutako ekitaldietara eta Real Sociedad taldearen garaipenaren ospakizunera joateko Euskotrenek apirilaren 18an eta 20an eskainitako zerbitzuetan erabiltzaileak bikoiztu egin ziren ohiko egunekin alderatuta (ekitaldirik gabekoak). Bi egun horietan Amarako geltokian 55.000 baliozkotzetik gora egin ziren; horietatik 41.500 Topoari zegozkion, eta 13.500 Zumaia-Amara tarteari Horrek esan nahi du erabiltzaileen kopurua % 104 areagotu zela.
Jende gehien atzo izan zen, taldearekin bat egiteko garaipenaren ospakizunean. Hain zuzen ere, 33.114 baliozkotze egin ziren Amaran, eta beste edozein astelehenetan 15.500 izaten dira; beraz, % 114ko gorakada izan zen. Atzo egindako bidaia guztietatik, 23.675 Topoaren lineari zegozkion (Lasarte/Oria - Hendaia) eta 9.439 Euskotrenen linea nagusiko Zumaia - Amara tarteari.
Partidaz eta Donostiako fan-zonean antolatutako ekitaldiez gozatu ahal izateko garraio publikoko alternatiba bat eskaintze aldera, hilaren 18an (larunbata) indartu egin zen eguneko nahiz gaueko trenen zerbitzua, eta erabiltzaileen kopuruak % 90 egin zuen gora. Ia 22.000 pertsonak erabili zuten trena beren joan-etorrietarako; 17.850 pertsonak Topoa erabili zuten eta 4.101 pertsonak Zumaia - Amara tartea.