Euskotrenek maiatzaren 2an, larunbata, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Eibar – Malaga partida dela eta
Euskotrenek trenen zerbitzu berezia eskainiko du SD Eibar eta Malaga CF taldeen arteko futbol partida dela eta. Partida maiatzaren 2an izango da, larunbata, 21:00etatik aurrera, Ipuruan.
Euskotrenek bere zerbitzua partidaren ondoren indartuko du, eta partidaren aurretik, berriz, joan-etorrien beharrak tren erregularrekin beteko dira.
Partidaren ondoren bi tren berezi aterako dira:
• ARDANTZA (Eibar) – Durango: 23:20
• ARDANTZA (Eibar) – Elgoibar: 23:20
Zerbitzu berezi honen helburua partidara joateko garraio publikoko aukera bat bermatzea da.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefono honetara dei dezakete: 944 333 333. Geltokietan eta geralekuetan ere informazioa jaso daiteke, baita www.euskotren.eus webgunean eta Euskotrenen APP ofizialean ere.