Euskotrenek Ficoban euskara azterketetarako tren zerbitzua indartuko du
Euskotrenek trenen zerbitzu erregularra indartuko du Ficoban euskara azterketak (HABE) egingo direlako.
Maiatzaren 8an eta 9an, Hendaia-Lasarte Oria E2 linearen hainbat zirkulazioren ibilbidea luzatuko da ,Ficobara edo Ficobatik euskarako azterketak egiten diren tokira joan-etorriak errazteko.
Euskotrenek trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 944 333 333 telefono-zenbakia eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokiak daude eskuragarri.