Euskotrenek maiatzaren 10ean, igandean, Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Valentzia partida dela eta
Igandean, maiatzak 10, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du Athletic Club – Valencia CF partida dela eta. Partida 16:15etik aurrera jokatuko da San Mamesen.
San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da, Pio Barojatik Ospitalerako errefortzu-zerbitzuarekin, eta 15:12an irtengo da.
Partidaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren zati bat moztuko da La Casilla eta Euskalduna artean:
• 15:30etik 16:15era.
• 18:05etik 18:35era, gutxi gorabehera, partidaren amaiera-orduaren arabera.
Mozketa horiek Bilboko Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planean sartuta daude.
San Mames inguruko geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko helburuarekin, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, itzulerako joan-etorriak tranbian egiteko. Gomendatzen da, halaber, Barik erabiltzea ordainketa sistema gisa, ontziratze prozedura errazteko.
Erabiltzaileek 944333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.