Zerbitzu berezia

Entradilla

Euskotrenek gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du Ermuako jaietarako
 

Body

Euskotrenek tren-zerbitzua indartuko du uztailaren 17, 18, 24 eta 25eko gauetan, Ermuan Santiagoko jaiak direla eta.

17tik 18rako eta 24tik 25erako gauetan, zerbitzu berezia eskainiko da da Ermua – Elgoibar tartean, bi noranzkoetan. Larunbatetik igandeetarako gauetan (uztailaren 18 eta 25a), Matiko/Bilbo-Deba tarteko ohiko zerbitzua indartuko da.

Euskotrenek trenez bidaiatuko duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, APP ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.

Informazio gehiago behar izanez gero, erabiltzaileak Euskotreneko langileak dituzten geltokietara joan daitezke, eta 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.
 

js-tarifas