Euskotrenek igandean, azaroaren 15ean, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Real Sociedad – Athletic partida dela eta

Entradilla

Euskotrenek igandean, azaroaren 15ean, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Real Sociedad – Athletic partida dela eta

Body

Partida hasi baino bi ordu lehenago eta ondoren, Anoetako geltokiko bi atondoak irekiko dira, nasetara sartzea errazteko

Euskotrenek igandean, azaroaren 15ean, 12:00etatik aurrera tren zerbitzua indartuko du Anoetan jokatuko den Real Sociedad – Athletic Club futbol partidarako joan-etorriak errazteko. Itzulerarako, Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Oiartzun, Hendaia, Lasarte/Oria eta Zumaiarantz.

Partida hasi baino bi ordu lehenago eta ondoren, Anoetako geltokiko bi atondoak irekita egongo dira, nasetarako sarbidea arintzeko. Nora joan behar duten kontuan hartuta, Topoaren erabiltzaileek jarraibide hauek bete beharko dituzte:

• Trena Hendaiarako noranzkoan hartzeko, nasetara atondo berritik sartuko da, urriaren 8an inauguratua, eta partiduen irteeretan lurraldearen ekialderantz bakarrik erreserbatuko da.

• Amara, Lugaritz eta Lasarte-Oriarantz bidaiatzeko, atondo zaharreko sarrera nagusia erabiliko da. Orain obrak egiten ari dira, osorik berritzeko, baina berariaz irekiko da Anoetako partida eta ekitaldi handietarako.

• Usurbil eta Zumaia aldera doazen bidaiariak ere atondo zaharretik sartu beharko dute, baina Gasca kiroldegiaren aldeko atetik.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotrenen 944 333 333 telefonora deitu. Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere.

js-tarifas